irakasle eta hezitzaileak

Irakasleekin egindako formakuntza saioetan, haur eta nerabeekin Heziketa Sexual eta Emozionala lantzeko jakintza eta baliabideak eskaintzen ditugu. Era horretara, gaia sakonago ezagutu eta ikasleekin dituzten esku hartzeen inguruan hausnartzen dugu, haur eta nerabeen ongizate emozionala zaindu eta indarkeria matxistaren prebentzioa egiteko. 

Formakuntzez gain, irakasleek ikasleekin dituzten zalantza edo gatazken ikuskapena egiten dugu, egunerokoan dituzten egoerak aztertu eta hauek bideratzeko orientabide praktikoak eskainiz. 

Bestalde, ikasleekin egindako tailerretan jasotako informazioa partekatzen zaie, ikasleei laguntzeko beharrezkoa den neurrian eta beti ere haien intimitatea errespetatuz. Horrela, detekzio lana ere egiten dugu, ikasle batzuen inguruan hitz egin eta hauei laguntzeko orientabideak proposatuz.

Beraz, irakasle eta hezitzaileekin lanketa hau egitea ezinbestekoa da, eraldaketarako tresna izanik, haien begirada eta jardunean emandako aldaketa txikiek onura handia suposatu dezaketelako ardurapean dituzten haur eta nerabeengan, baita komunitatean eta gizartean ere.

*Irakasleekin egindako formakuntza saioak haien behar eta eskakizunen baitan diseinatzen ditugu.

helburuak

  • Hausnarketa prozesuen bitartez, teoria praktikara eraman ahal izatea, haur eta nerabeekin hartuemanean eredutik irakatsiz
  • Heziketa Sexual eta Emozionala etengabe egiten dutela ohartzea, beti ari baitira hezten
  • Kalitatezko Heziketa Sexual eta Emozionala egiteko oinarriak izatea
  • Emozioak ikasleekin lantzeko orientabideak jasotzea
  • Haur eta nerabeen ongizate emozionala zaintzea
  • Ikasleekin ematen diren egoera ezberdinei erantzuteko baliabideak izatea
  • Ikasleekin dituzten zailtasunen aurrean kanpoko begirada bat jasotzea
  • Ikasleekin binkulu seguruak eraiki ahal izatea
  • Indarkeria matxisten prebentzioa egitea
  • Eskolan ematen diren indarkeria kasuen aurrean nola erantzun jakitea
  • Irakasleek barneraturik dituzten mikromatxismoak azaleratzea
  • Mutil eta neskenganako tratu ezberdinaz ohartzea
  • Eskolan genero rolak nola erreproduzitzen dituzten aztertzea
  • Irakasleak bere burua emozionalki erregulatzen jakitea
  • Ikasleengan uzten dituzten aztarnak positiboak izatea
  • Espazio edo dinamika parekideagoak diseinatzea
  • Pedagogia feministetan formatzea
  • Ikusi nahi duten aldaketaren eragile izatea

landuko ditugun gaiak

  • Autoestimua

  • Gorputz irudia

  • Hezkidetza

  • Heziketa Sexuala

  • Genero rolak eta Estereotipoak

  • Genero Identitate eta Adierazpena

  • Maitasun Erromantikoa

  • Botere Harremanak

  • Harreman osasuntsuak

  • Tratu Onak

  • Ongizate Emozionala

  • Maskulinitatea

  • Orientazio sexuala

  • Ikaskideen arteko gatazkak

  • Irakasleek ikasle batzuekin dituzten zailtasunak

  • Irakasleek gurasoekin behar duten laguntza

  • “Kuadrilismoa”

  • Dolua

  • Atxikimendua

  • Arriskuzko praktikak

  • Alkohola, drogak

  • Suizidioa 

  • Teknologiak

Scroll al inicio