haur, nerabe eta gazteak

Haur, nerabe eta gazteekin tailerrak egiten ditugu hezkuntza formal zein ez formalean. Hortaz, ikastetxeetan, gaztelekuetan, kirol esparruan edota hezigarriak diren bestelako espazioetan aritzen gara lanketa ezberdinak burutzen.
Heziketa Sexual eta Emozionala lantzeak, haur eta nerabeen ongizatea hobetzeko baliabideak ematen ditu, indarkeria matxisten prebentzioan laguntzearekin batera.
Sexualitatea ez da adin tarte batzuetara mugatzen, eta prebentziotik haratago doan zerbait da, elikatu eta eraiki behar genukeena. Horregatik, garrantzitsua da haurrekin txikitatik gaiaz hitz egiten hastea. Ume guztiek dute gorputz, autoestimu, emozio edo nortasuna. Eta hauek lantzean, haur eta nerabeen osasun integrala ari gara zaintzen, ongizate emozional eta sexuala barne dituena.
helburuak
Prebentzioa, orainaldiko ongizatea eta etorkizun aske eta osasuntsuago bat eraikitzea
Sexualitatea ikuspuntu baikor, errespetuzko eta berdintasunetik eraikitzea
Beren burua ezagutu, onartu eta ahalik eta era askeenean adieraztea
Gaiak lantzeko espazio seguru bat eskaintzea, beren bizipen eta emozioek lekua izan dezaten
Ikasleen abiapuntua ezagutu eta hausnarketa prozesu erreal bat egiten laguntzea, politikoki zuzena den horretan geratu ez daitezen
Beren autoestimu eta nortasuna indartzea
Beren gorputza onartzen laguntzea, beren burua onartzen ikasteko
Gorputzaren funtzionamendua hobeto ezagutzea, plazeraren bilaketa propioa sustatuz
Haien behar, egi eta desirarekin koherente diren harreman osasuntsuak eraiki ahal izatea, lagun artean zein harreman erotikoetan
Indarkeria matxisten aurkako prebentzioa egitea, haur eta nerabeak osotasunean garatzeko eta bizitza bizigarriak bizi ahal izateko
Beren Ongizate Emozionala zaintzeko baliabideak izatea
Haien ondoeza ikaskide gehiagok sentitzen dutela ohartzea, bizitzen ari diren horretan bakarrik ez sentitzeko
Gatazkak kudeatu eta era egokian komunikatzeko tresnak izatea
Mugak jartzen ikasi eta besteenak onartzea
Beren burua eta gorputza zaintzen jakitea
Ikuspuntu kritikoa eraikitzea, informazio egoki eta desegokia ezberdintzeko
Laguntza behar duten ikasleak hauteman eta laguntza bideratzea
Mutil eta neska moduan sistemak nola eraiki gaituen ulertuz, norbera izateko modu askeagoei lekua egitea eta banaketa bitar horretan kokatzen ez den identidade aniztasuna ezagutzea
landuko ditugun gaiak
- Autodefentsa feminista
- Genero Rolak eta Estereotipoak
- Genero Identitatea eta Adierazpena
- Orientazio Sexuala
- Zaintza
- Masturbazioa, Harreman erotiko/sexualak
- Lehenengo Aldiak
- Ligatzea
Gorputza
Gorputz Aldaketak
Hilerokoa, semena
Edertasun Arauak
Autoestimua
Emozioak
Maskulinitatea
Ahalduntzea
- Bikote harreman osasuntsuak
Desirak, plazeraren bilaketa
Babesa, arriskuzko praktiken prebentzioa
Erotika
Zibersegurtasuna
Pornografia
Tratu Onak
Hezkidetza
- Intersekzionalitatea
- Pertenentzia eta Nortasuna
- Lagunen arteko harremanak
Gatazken kudeaketa, komunikazioa
Presioa, autoexijentzia
Familiak





















