gurasoak

Belaunaldiz belaunaldi modu jakin batzuk erreproduzitu ditugu seme alabekin harremantzerako garaian, baita emozio eta sexualitatearekin dugun harremanean ere.

Batzuetan badakigu gurasook jaso dugun horretatik zer den errepikatu nahi ez duguna, edo seme alabek gure bitartez jasotzea nahiko genukeena. Baina, asmo horiek praktikara eramaterako garaian, zalantza eta zailtasunak izan ditzazkegu. Horregatik, gurasoentzat sortutako saio hauetan, orientabideak eskaintzen ditugu seme alabekin bizi dituzten zenbait egoerei erantzuten laguntzeko. Horrela, prebentzioa egiten da batetik, eta momentuko zailtasunei aurre egiteko aholkularitza jasotzen dute, bestetik.

taldeko aholkularitza saioak

Gurasoekin taldean lan egitean, eta ezinegon edo gatazkez mintzatzean, besteen egoeretan geure burua ikusi, elkarrengandik ikasi eta seme alaben ongizatea zaintzen dugu taldean, haur eta nerabeen ongizatea ardura kolektibo moduan ere ulertuz.

Modu honetara, gurasoak saretu eta babesturik sentitzea bilatzen da, lanketa esperientzia ezberdinekin aberastearekin batera.

helburuak

  • Gaur egun ditugun jakintza eta baliabideak gurasoei iristea 
  • Heziketa Sexual eta Emozionala etxean lantzeko orientabideak jasotzea
  • Gurasoek jasotako Heziketa Emozional eta Sexuala gogora ekartzea, ondorengoei eman nahi dieten heziketa aukeratzeko
  • Seme alaben hezkuntzan dituzten zalantza eta zailtasunak partekatzea, hauen inguruko gida jasotzeko
  • Haur eta nerabeak garapen etapa bakoitzean non dauden eta gurasoez zer behar duten hobeto ulertzea
  • Seme alabak berdintasunean nola hezi hausnartzea
  • Genero rolen bidezko banaketa deseraikitzea
  • Gurasoek beren emozioak erregulatzen ikastea
  • Seme alaben autoestimu eta nortasuna sendo eraikitzen laguntzea
  • Seme alabei beren emozioak ezagutzen, onartzen eta adierazten laguntzea
  • Seme alabei kalitatezko harreman erreal eta onuragarriak izaten irakastea
  • Haur eta nerabeekin binkulu segurua eraikitzeko informazioa jasotzea
  • Esku hartze kontzienteen bitartez, ondorengo zailtasun batzuen prebentzioa egitea
  • Gurasoek seme alabengan dituzten proiekzioak hautematea
  • Haur eta nerabeei osotasunean garatzeko behar duten testuingurua eskaintzea
  • Indarkeria matxistaren prebentziorako lanketak burutzea
  • Kontraesanak partekatu eta kulpari ahotsa jaistea, arduratik jokatzeko
  • Gurasoak saretu eta babesa sentitzea
  • Gurasoek elkarren bizipen eta esperientzietatik ikastea
  • Zenbait erronkei taldean erantzutea
  • Haur eta nerabeen ongizatea eta indarkeria matxistaren prebentzioa ardura kolektibo moduan ulertzea

bakarkako aholkularitza saioak

Aholkularitza saioek lanketa pertsonalagoa egitea ahalbideratzen dute, familiaren intimitatea gorde nahi dutenei beren zalantza edo zailtasunak partekatzeko bide bat eskainiz.

Bidelaguntza mota honek guraso edo seme alaben egoerak sakontasun handiagoz lantzea baimentzen du, beharrezko den kasuetan hezkuntza komunitateko eragile ezberdinekin koordinatuz.

helburuak

  • Gatazka edo zalantzak daudenean, orientabideak eman eta egoera horiei erantzuten laguntzea

  • Gurasoei haur eta nerabeekin binkulu seguru eta sendo bat eraikitzen laguntzea

  • Garapen etapa bakoitzak dituen ezaugarriak ezagutu eta seme alabak hobeto ulertzea

  • Seme alabekin harremana hobetzea

  • Anai arreben arteko gatazkak bideratzen laguntzea

  • Gurasoei beren emozioak erregulatzen laguntzea, ondoren seme alabenak erregulatu eta sostengatu ahal izateko.

  • Seme alaben ongizate emozionala zaintzeko gakoak jasotzea

  • Haur eta nerabeei laguntzen asmatzen ez dutenean, orientabideak jasotzea

  • Heziketa Sexual eta Emozionala etxean egiteko aholkuak jasotzea

  • Seme alaben hezkuntzan garrantzitsu iruditzen zaien gai baten inguruan gehiago jakitea

  • Haur edo nerabeak behar duen laguntza jasotzeko, nora bideratu jakitea

  • Gurasoek heziketa era kontzientean egitea

  • Gurasoek beren esku hartzeetan segurtasun gehiago sentitzea

  • Gurasoak beren jardunean ahalduntzea, eta beren jakintza eta gaitasunez jabetzea

landuko ditugun gaiak

  • Heziketa Sexual eta Emozionala etxean

  • Garapen etapak eta hauen ezaugarri nagusiak

  • Hezkidetza

  • Atxikimendua

  • Ongizate Emozionala

  • Gorputz Aldaketak

  • Hilerokoa, semena

  • Edertasun Arauak

  • Autoestimua

  • Maskulinitatea

  • Tratu Onak

  • Harreman osasuntsuak

  • Pornografia

  • Lagun arteko harremanak eta gatazkak

  • Koadrila eta bazterkeriak

  • Anai arreben arteko gatazkak

  • Bikote harremanak, Lehenengo Aldiak

  • Estereotipo eta Genero rolak

  • Genero Identitate eta Adierazpena

  • Orientazio sexuala

  • Teknologiak

  • Alkohola, drogak

  • Arriskuzko praktikak

  • Gurasoen beldurrak  

Beraz, eduki teoriko, barne hausnarketa eta baliabide praktikoen bitartez, gurasoen begirada eta esku hartzean aldaketak ematen dira, eta aldaketa horiek ondorengoen ongizatean zuzeneko eragina dute.

Scroll al inicio