emakumeak

Saio hauen bitartez, autoezagutza, ahalduntzea eta erreparazioa lantzen ditugu emakumeekin*. 

Varelaren hitzetan, “Sexuak eta esparru emozionalak, gizonek emakumeen gainean duten dominazioa beste guztien ezberdina izatea eragiten du.”

Gainera, patriarkatuak emakumeak isolatzea bilatu izan du historikoki, hauek kontrolatzeko asmoz. 

Errealitate horren aurrean, espazio seguruak behar ditugu geure bizipenez hitz egin eta esperientziak partekatzeko

Emakumeak elkartzea ezinbestekoa baita geure burua zaintzeko. 

Taldean bildu, sentitzen dugun horri hitzak jarri eta geure burua besteengan islatuta ikusteak, erreparazioan laguntzen digu. Esaterako, Sortzen Aholkularitzak dioenez, erreparazioa plano ezberdinetan jorratu behar da. Batetik, arlo indibidualean. Eta, bestetik, arlo kolektibo eta publikoan.

Beraz, autoezagutza, ahalduntze eta erreparazioa lantzearen bitartez, emakumeen ongizatea sustatu nahi da. 

Eta haiek bizitzaz gozatzeko duten eskubidea aldarrikatuz, bide horretan lagundu nahi diegu.

helburuak

  • Autoezagutza, Ahalduntzea eta Erreparazioa

  • Emakumeen zaintza, zaintzaile direnei zainduak izateko espazioa eskaintzea

  • Emakumeak beren ondoezean ulertuak sentitzea

  • Beren esperientziak ulertuak eta jasoak izango diren espazio batean partekatzea

  • Espazio seguru batean sentitzea

  • Haien ahotsa balioan jarri eta sinetsiak izatea

  • Emakumeei hobeto egoten laguntzea

  • Autoestimua lantzea

  • Beren burua hobeto maitatu ahal izatea

  • Beren autoritatea, konfiantza eta segurtasuna indartzea

  • Beren ahalmen eta indarrarekin konektatzea

  • Emakumeen boterea berreskuratzea

  • Merezimendua lantzea

  • Autentikotasuna 

  • Beren beharrak ulertu eta balioan jartzea

  • Emakumeen arteko sarea sendotzea

  • Isolamentuari aurre egitea

  • Emakumeen askapen prozesuan laguntzea

  • Indarkeria matxisten prebentzioa

  • Gorputza ezagutu eta hobeto ulertzea

  • Gorputzen burujabetza sustatzea

  • Gizartearen azterketa esperientzia pertsonalekin lotzea

landuko ditugun gaiak

  • Emakumeen arteko esperientzia trukaketa intergenerazionala

  • Ongizate Emozionala

  • Edertasun arauak, kontrola eta gorputzen merkantilizazioa

  • Emakumeen gorputzaz esan ez digutena, osasunerako autoezagutza

  • Plazera, sexualitate eta bizitzan

  • Emakumeen ondoezaren medikalizazioa

  • Sexualitate tailerra

  • Limiteak, Konplazientzia

  • Emakumeen Ongizatea zaintzeko programa

  • Autodefentsa feminista

  • Indarkeria matxisten erreparaziorako espazioa

  • Emakumeen zikloak, hilerokoa

  • Desirak

  • Bikote Harremanak, Maitasun Erromantikoa

  • Autoestimua

  • Maskulinoaren begiradapean eraikiak

  • Gorputz terapia

  • Gorputzen burujabetza

  • Eskulanen bidezko hizketaldiak

  • Autentikotasuna

  • Barneko Haurra

  • Onespena vs desira

  • Tratu Onak

Scroll al inicio