Heziketa Sexual eta Emozionalaren bitartez haur eta nerabeen ongizatea zaindu eta indarkeria matxistaren aurkako prebentzioa egitea.

Hartzaileak

Batetik, Hezkuntza Komunitateko eragileekin egingo dugu lan, haiek baitira eraldaketarako tresna. Beraz, guraso, hezitzaile eta irakasleengan jarriko dugu fokua. Profesionalen interbentzio puntualez haratago, egunerokoan esku hartzeko baliabideak izan ditzaten.

Bestetik, haur, nerabe eta gazteekin egingo dugu lan; Heziketa Sexual eta Emozionalaren bitartez haien ongizate emozionala zaindu, indarkeria matxista prebenitu eta beren buruarekin zein besteekin harreman osasuntsuak eraikitzeko baliabideak emateko. 

Aske izan, aske maite eta aske bizitzeko.

baloreak

  • Zaintza
  • Ekintzailetza
  • Konfiantza eta segurtasuna
  • Prebentzioa eta erreparazioa
  • Heziketatik eragitea
  • Ardura eta eraldaketa soziala
  • Haur, nerabe eta gazteen ongizatea
  • Emakumeentzat eta sujetu disidenteentzat indarkeriarik gabeko bizitza bat
  • Euskara
  • Hausnarketa personala
  • Pertsona erdigunean
  • Espazio segurua
  • Hezkuntza komunitatea
  • Konpromezua
  • Komunitatearen garapena
  • Begirada berritzaile eta integratzailea

helburuak

1.

Heziketa Sexual eta Emozionala Hezkuntza Komunitateko eragileengana eramatea da proposamena, haur eta nerabeen ongizate emozional eta sexuala zaindu eta indarkeria matxisten prebentzioa egiteko ezinbestekoa delako helduak formatzea.

2.

Formazio teorikoaz haratago, norberaren egiteko moduen inguruko hausnarketa sustatu nahi da. Helduaren praktikan aldaketak daudenean, ondorengoengan eragiten baitira aldaketa horiek.

3.

Hausnarketa sustatzeko, pertsona ulertu eta erdigunean jartzen da, lanketa norberaren errealitatetik abiatu eta eraikitzailea den bide bat egiten lagunduz, emandako hausnarketa praktikan islatu dadin.

4.

Heziketa Sexual eta Emozionala lantzearen garrantzia azpimarratu nahi da, haur eta nerabeen ongizatea bermatzeko eta indarkeria matxisten prebentziorako tresna gisa.

Batetik, menderakuntza sistema hau erreproduzitzeko inposatzen diren genero rolak deseraikitzeko. Bestetik, emakumearenganako indarkeria sustatzen duten harreman ereduak erauzi, eta tratu onetan oinarritutako harremanak eraikitzeko.  
Eta, adimen emozionalaren bitartez, haur eta nerabeak osotasunean garatu eta ongizatean bizitzeko baliabideak izateko, beren buruarekin eta besteekin harreman osasuntsuak eraikiz.

Gugan dauden Aztarnak ezagutuz, ondorengoei utzi nahi dizkiegunak aukeratu ditzagun

Scroll al inicio