maddi egizabal rikondo

Gazte nintzela hasi nintzen hezkuntza ez formalaren bitartez haur eta nerabeekin hartu emanean. Herri aktibo batean bizitzeak, aukera eman zidan gai sozialen inguruko kontzientzia garatu eta ezinegona eragiten zidaten esparruetan eragiteko.

Testuinguru honetan hasi nintzen magisteritza ikasten, eta hezkuntzaz eta gizarte gaiez Euskal Herrian ikasitakoaz gain, atzerriko zenbait errealitate ezagutzeko aukera ere izan nuen.

Nire autoezagutza prozesuak sexualitatean sakontzera eraman ninduen, eta zenbait espaziotan partekatu nuen bide horretan ezagutu eta ikertutakoa.

Hezkuntzatik gaia lantzearen garrantziaz jabetuta, Heziketa Sexual eta Emozional ikasketak burutu nituen gradua amaitzean.  Jardun profesionalak norabide hori hartu zuen, eta Sexu Heziketa, Ongizate Emozional eta Tratu Onen inguruko formakuntza eta tailerrak ematen aritu izan naiz geroztik.

Helduekin lanketa hau egitearen beharra ikusita, haiengana zuzendu nahi izan dut proiektua nagusiki. Guraso, irakasle eta hezitzaileei kalitatezko Heziketa Sexual eta Emozionala egiteko baliabideak eskainiz,  haur eta nerabeen ongizatea zaindu eta indarkeria matxisten prebentzioa egitea da helburua.

Pertsonalki, argi ikusi dut ez nintzatekeela gaur naizen moduko pertsona eta profesionala izango etxetik hasi eta komunitateak ez balizkit garapen baldintza jakin batzuk eskaini.

Horregatik, komunitateari ekarpen hau egin nahi diot bueltan, ziklo horretan sinesten dudalako.

ibilbidea

Hezkidetzan, indarkeria matxisten prebentzioan eta sexu heziketan formatzailea.

Ongizate Emozionala zaintzeko tailer, formakuntza eta proiektuetan aritua.

Haur eta nerabeekin heziketa sexual eta emozionalean aritua.

Familiei heziketa sexual eta emozionalaren inguruko aholkularitzan aritua.

Guraso, hezitzaile eta irakasleekin heziketa sexual eta emozionalean, hezkidetzan eta tratu onetan formatzailea.

Indarkeria matxistaren prebentziorako protokoloetan aritua.

Pedagogia feministetan formatzaile.

Indarkeria matxistaren biktimekin lanean aritua.

Maskulinitate lanketetan aritua.

Ikuspegi feministatik, herri prozesu eta eraldaketetan aritua.

Neska gazte eta emakume taldeekin ahalduntze eta erreparazio prozesuetan aritua.



formazioa

  • Lehen Hezkuntzako Gradua
    – Mondragon Unibertsitatea
  • Heziketa Sexual eta Emozionala
    – Soma Institutua
  • Psikologia Graduko ikaslea
    – UNIR

formazio osagarria

  • Hezkidetza eta genero formakuntzak

  • Indarkeria matxistaren biktimen artaketa

  • Suizidioaren sentsibilizazio eta prebentzioa

  • Drogen kontsumoaren inguruko formakuntza

lan esperientzia

BadaBideBat Elkartea
(2024 / 11  –  2025 / 04)

Gazteen Ongizate Emozionala zaintzeko proiektu psikosozialak sortu, eta hautatu gabeko bakardadean dauden edo baliabide ekonomikorik ez duten gazteen arreta zerbitzuan lanean.

Harremanak Elkartea
(2021 / 09  –  2024 / 06)

Hezkidetza, Sexu Heziketa, Ongizate Emozional eta Tratu Onen inguruko formakuntza eta tailerrak ematen, haur, nerabe, gazte eta helduei.
  *  +100 esku-hartze (zerrenda ikusi)

Hezkuntza ez formalean (gehienbat bolondres)

Udalekuetan begirale, koordinatzaile edo sukaldean laguntzen, kirolean entrenatzaile, haur etorkinei euskara irakasten, errefortzu klaseak ematen edota haurrak zaintzen. Proiektu komunitario ezberdinetan ekintzaile, atzerrian eta etxean.

Scroll al inicio